Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Bueno sendia: 50 urte ingeles eskolak ematen

Zumarraga

50 urte pasa dira ia Margarita Bueno zumarragarra ingeles eskolak ematen hasi zenetik. 1986an You eskola ireki zuen Zumarragan. Bere ahizpek berekin lan egin dute eta bere iloba Irene Perez de Arenazak lekukoa hartu dio.

2025/11/18
Otamotz

Margarita Buenok 14 urte bakarrik zituen bere aitak Ingalaterrara bidali zuenean. «Aita erreminta makina ekoizlea zen eta ekoizten zuen guztia esportatu egiten zuen. Beste herrialdetakoekin konpontzeko, batzuei eta besteei laguntza eskatzen zien. Ingelesa jakitea oso garrantzitsua zela konturatu zen eta Ingalaterrara bidali ninduen. Urtebete eman nuen han. Ez dut inoiz berak esandakoa ahaztuko: ikasten duzunean itzuliko zara».

14 urte bakarrik zituen eta ez zitzaion erraza izan moldatzea, baina lortu zuen. «Hasieran oso bakarrik sentitzen nintzen. Garai hartan, egoera egungoaren oso ezberdina zen. Ez zegoen egungo teknologiarik eta ez zen egun bezainbeste jende joaten. Londresko hego-ekialdean izan nintzen, Essex konterrian, eta han ez zegoen hemen inguruko inor. Esperientzia gogorra izan zen, baina asko ikasi nuen, munduko ateak ireki zizkidan».

Zorionez, Ingalaterrara joan aurretik ingelesa ikasten aritu zen. «Anaiak eta biok ingelesa ikasi genuen bi ikasturtetan zehar, ezagun batekin. Garai hartan inork ez zuen ingelesa ikasten, denek frantsesa ikasten zuten». Bere ahizpa Beatrizek beraien aita «aitzindaria» izan zela gehitu du.

Ingeles apur bat zekien arren, ez zitzaion erraza izan egokitzea. «Nik idatzizko ingelesa ikasi nuen eta hasieran asko kosta zitzaidan jendeari ulertzea. Bi haur zaintzen nituen eta ingeles eskoletara joaten nintzen. Asko ikasi nuen. Azkar ikasi nahi nuen, gainera, lehenbailehen etxera itzultzeko», oroitu du.

Eta azkar ikasi zuen. «Oso ondo ikasi zuen eta ingeles irakasle bezala lan egiteko aukera suertatu zitzaion», azaldu du bere ahizpak. «Medikuntza gustatzen zitzaidan, baina Ingalaterrara joateak eta ingelesa ikasteak beste bide bat hartzeko aukera eman zidan. Hizkuntzan murgildu nintzen eta asko gustatu zitzaidan. Gainera, garai hartan Londres puri-purian zegoen, dena berria zen niretzat…», gogoratu du.

Etxera itzuli zenean, aitari lagundu zion eta idazkaritza ikasten eta ingeles eskolak ematen hasi zen. «Nire lehen ikasleak nire anai-arrebak eta lau bizilagun izan ziren. Horien artean, urte askotan gurekin lan egin duen Elsa Retes», azaldu du.

Geroz eta ikasle gehiago zituzten eta bere ahizpa Beatriz laguntzen hasi zitzaion. «Institututik jaisten nintzenean, nire ahizpari laguntzen nion», gogoratzen du. Lehen pausoak gurasoen etxean eman zituzten: Zumarragako Hiri Lorategia auzoan. Hasieran etxeko sukaldean lan egiten zuten eta ondoren etxe ondoan zuten bodegan.

1986an Margaritak You ingeles eskola ireki zuen, Zumarragako Urdaneta kalean. «Etxean ikasle asko nituen eta lokala behar nuen. Eraikina egin eta berehala etorri ginen. Gustatu egin zitzaigun eta gurasoen etxetik gertu zegoen, gainera. Beatriz unibertsitatean zegoen oraindik. Turismoa ikasten ari zen, baina azkenean nirekin lan egiten gelditu zen», azaldu du.

Beste bi ahizpek ere, Yolandak eta Aliciak, ingeles eskolak eman zituzten. «Bost gara: mutil bat eta lau neska. Nik egun osoko lan jarduna nuen eta Beatriz, Yolanda eta Elsa txandaka ez ziren egunero etortzen. Yolandak Medikuntza ikasten zuen. Aliciak ere gurekin lan egin zuen, pare bat ikasturtetan. Egun bere ingeles eskola du, Gasteizen».

Legazpin ere bai

Zumarragako ingeles eskola ireki eta lau urtera Legazpikoa ireki zuten. «Legazpiko, Ormaiztegiko… jendea Zumarragara etortzen zen eta Legazpin ere eskola irekitzea erabaki genuen. Hemendik irakasle asko pasa dira. Batzuek urte asko eman dituzte gurekin». Zortzi lankide ziren eta egun zazpi dira, garbitzaileak erretiroa hartu baitu.

Zumarragako Urdaneta hiribideko ingeles eskolak 40 urte beteko ditu 2026an. Milaka ikasle pasa dira bertatik. Batzuk, oso ezagunak. Adibidez, Jose Ignacio Munilla: garai hartan Zumarragako parrokoa zen eta ondoren Donostiako gotzaina izan zen. Aitor Gabilondo Zumarragako alkate ohia eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea ere You ingeles eskolako ikasleak izan zirela gogoratu dute Margarita eta Beatriz Bueno ahizpek.

Erretiroa

Margaritak otsailean utzi zion eskolak emateari. Beatrizek lanean jarraitzen du eta Irenek 27 urte ditu oraindik. Azken honek jaio zenetik ezagutzen du ingeles eskola eta gustuko du. Izan ere Ingeles Filologia ikasi zuen, oso gaztetatik You ingeles eskolan lan egin du eta, izebak erretiroa hartu duenean, enpresaren ardura hartu du. «Aukera bikaina da, oparia, baina baita lan zaila ere. Autonomoa izatea ez da erraza, langileak dituzu zure ardurapean, gogor borrokatu behar da… Institutuko irakaslea izatea errazagoa izango litzateke. Baina ingeles eskola betidanik ezagutzen dut eta lekukoa hartzea nire betebeharra zela uste dut. Oraingoz, pozik nago. Gainera, irakaslea izaten jarraitzen dut».

Margaritari ilusio handia egin dio bere ilobak lekukoa hartzea, noski. «Oso pozik nago, eskola esku onetan utzi baitut. Harro egoteko modukoa da. Oso pozik noa. Pribilegiatua sentitzen naiz: gustatzen zaidana egin dut eta ondo egingo duen baten esku utzi dut».

Aldaketak

Gauzak asko aldatu dira bera ingeles eskolak ematen hasi zenetik. «Irakaskuntza metodoak, teknologia berriak… Egokitzen saiatu gara beti eta Irene oso ondo prestatuta dago». Ikasleak ere asko aldatu dira. «Egungo gizartea duela 50 urtekoaren oso ezberdina da. Ni hasi nintzenean, ikasleek askoz ere gogo handiagoarekin ikasten zuten. Ez zituzten horrenbeste entretenimendu eta eskolatik kanpoko jarduera. Egun oso zaila da ikasleak motibatzea».

Bere iloba iritzi berekoa da. «Haur asko behartuta etortzen dira. Kosta egiten da ingelesa ikastearen garrantziaz jabetzea, gurasoek inbertsioa egiten ari direla ulertzea… Eskerrak azterketak ditugun. Azterketek ikasleak motibatzen laguntzen dute». Azterketek… eta 50 urteko ibilbideak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Indarkeria matxistaren aurkako argazkia atera dute Zumarragan

2025/11/14
Zumarraga
2

Laia Araiztegi, Nahia Jiao Lizarralde eta Elene Igartzak irabazi dute Boluntariotzaren Eguneko pankarta lehiaketa

2025/11/17
Zumarraga
3

Bakuntza aisialdi elkartekoen dantza saioa

2025/11/13
Urretxu
4

Bueno sendia: 50 urte ingeles eskolak ematen

2025/11/18
Zumarraga
5

Xabier eta Jon Zaldua aita-semeak Euskal Timber txapelketako finalera sailkatu dira

2025/11/16
Urretxu eta Zumarraga
6

Urretxuko Giza Liburutegia aniztasun funtzionalari buruz izango da

2025/11/15
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT