Zumarragako Udala Eitzaga atzealdea txukuntzen ari da. Erreka aire librera atera du eta parke handi bat egin behar du. Bertan babesleku klimatiko bat egongo da. Babesleku klimatiko horretan landareek itzala egingo dute egun eguzkitsuetan. Gainera, zumearekin lan egiten zuten emakumeak eta erreka ondoan zegoan harraskan arropa garbitzen zuten emakumeak omenduko dituzte. Horretarako, emakume horien irudiak eta argazkiak jarriko dituzte. Harraska bat jartzeko asmoa ere badute. Haurrentzako jolasak ere egongo dira. Obra bukatzen ari dira dagoeneko. Horra hor Gotzon Aranburuk grabatutako bideoa.

