Urretxuko hirugarren Giza Liburutegia egin dute gaur arratsaldean. Aurtengoak aniztasun funtzionala izan du ardatz, horren inguruan hausnartzeko ondutako programaren barne antolatu baita. Bertaratu direnek Jon Ander Lopez musikari itsuarekin, down sindromea duen Gorka Zufiaurre aktorearekin eta Monica Moro Aspaceko hezitzailearekin, Miguel Angel Gomez Aspaceko erabiltzailearekin eta Lurdes Etxaniz Aspaceko amarekin hitz egiteko aukera izan dute.

