Gaur arratsaldean Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko argazki lehiaketako sariak banatu dira. Argazki onenari dagokion saria Gurutze Langarika legazpiarrak irabazi du. Bigarren argazki onenari dagokiona Carlos Mediavillak irabazi du eta herriko argazki onenari dagokiona Jesus Herasek. Gaztetxoei dagokienez, argazki onenari saria Amets Karrerak irabazi du (ezin izan da sari banaketara etorri) eta bigarren argazki onenari dagokiona Irene Minerbak. Epaimahaia Javier Aguadok, Sandra Melerok eta Guillermo Murciegok osatu dute.

