Azaroaren 22tik 30era Hondakinen Prebentzioaren Europar Astea izango da. Goierri garaiko udalek eta Uggasak bat egin dute eta aste horretan Turukutupa musika taldeak bere ikuskizuna eskainiko du lau herrietan. Erabiltzen duten material guztia (instrumentuak barne) birziklatutakoa da.
Ostegunean 19:30etik 20:30era Legazpiko Laubide auzoan eta ostiralean (azaroak 28) 19:30etik 20:30era Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarrenen,
Rezikletas ikuskizuna eskainiko dute.
Ezkion, berriz, haurrek Turukutupa taldekoek egindako instrumentuekin
musika egiteko aukera izango dute. Ekitaldia bihar (larunbata) egitekoa zen, baina atzeratu egin da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide