PSE-EEk Goierriko mugikortasunari buruzko jardunaldia egingo du bihar (larunbata), Zumarragako Herriko Etxean (Bidezar, 17). Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta hiru ordu laurdeneko iraupena izango du. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartuko dute.
Jardunaldiaren izenburua Goierrin berrikuntza eta etorkizuna: mugikortasun jasangarria eta berdintasunerako jardunaldia da. Euskaldeko mugikortasunaren bilakaera eta GO07 autobus linea berriaren eragina aztertuko dituzte. Baita garraio publikoak lurralde kohesioan, irisgarritasunean eta eskualdeko bizi kalitatean duen eragina ere. Goierriko mugikortasun jasangarriari buruzko datuak, esperientziak eta etorkizuneko ikuspegiak aztertuko dira. Lineak lotzen dituen udalerrietako zinegotziek ere parte hartuko dute.
