Zumarragako Urtubi inguruan euri urak biltzeko sarea hobetzeko obra egiten ari da Aquarbe enpresa. Euri uren sareko 106 metroko hodi bat aldatzen ari da, zaharra egoera txarrean baitago. Egoera txar hori dela eta, iazko abenduan ura eskaileratik jaitsi zen, bideoan ikus daitekeen moduan. Obrak sei asteko iraupena izango du eta aurrekontua 38.000 eurotik gorakoa da.
