Zumarragako Udalak 30 euroko erosketa bonuak oparituko dizkie herrian erroldatuta dauden 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Bonuak egitasmoarekin bat egin duten herriko dendetan eta azokako postuetan erabili ahal izango dira. 1.786 gazte daude erroldatuta eta 1.171 bonu banatuko dira. Bonuak datorren ostegunean (hilak 27), ostiralean (hilak 28) eta larunbatean (hilak 29) banatuko dira, Piedad kaleko kioskoan. Ostegunean 17:00etatik 19:00etara, ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara. Bonua jasotzeko NANa erakutsi behar da eta pertsona bakoitzak bonu bakarra jaso ahal izango du.
Bonuak azaroaren 27tik abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Atxikitutako denden eta azokako postuen zerrenda hilaren 26an emango da ezagutzera, udalaren webgunean eta sare sozialetan eta Berrikusi aplikazioan. Bonuak 5 euroko bi zati eta 10 euroko beste bi ditu, erosketa ezberdinetan erabili ahal izateko. Erosketak gazteek egin behar dituzte, ezin dute inor bidali beraien izenean. Izan ere, egitasmoaren helburua gazteak herriko dendetara eta azokako postuetara joatea da. Udalak gutun bat bidali die guztiei, egitasmoaren berri emanez eta herrian kontsumitzera animatuz.
