Bihar kontzentrazioa egingo dute eta abenduaren 2an dokumental emanaldia
Urretxun eta Zumarragan bi ekitaldi antolatu dira Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Egunaren inguruan. Bihar (asteartea), 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Ekitaldia Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatu du. Abenduaren 2an, berriz, No estas loca dokumentala emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia 20:00etan izango da. Ondoren solasaldia egingo dute. Dokumental hau indarkeria bikarioari buruzkoa da. Emanaldia ButaK 21 zineklubak eta Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatu dute.
