Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Eguneko elkarretaratzea

Urretxu eta Zumarraga
2025/11/25
Otamotz

Gaur Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Eguna da. Arratsaldean kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Ekitaldia Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatu du. Horra hor antolatzaileek irakurri duten testua:

“Heldu da berriz ere azaroaren 25a, eta horrekin batera indarkeria matxistaren aurka kalera ateratzekoa, enegarrenez. Gaurkoan, iazko azaroaren 25etik gaur arte eraildako sei emakumeak gogoratzen hasi nahi dugu irakurketa hau.

Indarkeria matxistaren aurpegi beldurgarri eta bortitzenaren biktimak gogoratu nahi ditugu. Euskal Herriko mugimendu feministako kideok maitasunez gogoratzen zaituztegu, ez zaituztegu bakarrik utziko. Besarkada bat ere zuen senitarteko eta lagunentzat.

Bestetik, Euskal Herriko mugimendu feministatik, urrian eta beste hainbat mobilizaziotan egin bezala, Palestinari gure elkartasun eta babesa adierazi nahi diogu, eta besarkada bat bidali palestinar herriari. Era berean, gobernuek Israelekin dituzten harremanak eteteko exijitzen dugu eta Israeli boikot egiteko deia egin. Aurrera Palestina!

Indarkeria matxista modu askotara ikusi dezakegu gure egunerokoan eta aurten indarkeria hori eusten duten egiturak eta konplizitate eta anaitasun sareak salatzera atera gara kalera.

Sistema kapitalista zisheteropatriarkal arrazista eta kolonialak askotariko egiturak eta mekanismoak ditu martxan gure gorputz eta lurraldeetan indarkeria betikotzeko eta, hala, sistema betikotzeko. Ematen dugun urrats bakoitzaren aurrean, oldarraldi berri bat jartzen da martxan, testuinguruaren arabera artikulatzen eta egituratzen dena.

Askotan, diskurtso antifeministak aurkitzen ditugu, bai eskuinarenak eta baita ezkerreko sektore erreakzionarioenak. Gorrotozko diskurtsoak eta feminismoaren aurkakoak inpunitate osoz hedatzen ari dira, sareetan, komunikabideetan eta kalean. Feministen aurkakoak, transfoboak, arrazistak…

Era berean, aipaturiko konplizitate eta anaidia sare horiek, paktu patriarkalak dira. Konplizitate eta isiltasun sareak dira, eta bertan gizonez gain, bestelako egiturek ere parte hartzen dute; indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartzen ez dituzten erakundeak, alegia, eta tartean, justizia sistema, non babesgabe eta inongo sinesgarritasunik gabe uzten gaituen etengabe.

Eta horrek guztiak kalean eragin zuzena du. Harreman zuzena du inpunitate osoz hedatzen ari diren diskurtso faxistekin. Feminismoari zilegitasuna kentzeko aliantza perfektua dira.

Bestetik, gaurkoan salatu nahi dugu askok feminismoa eta indarkeria matxistaren aurkako diskurtsoa darabiltela bestelako gorrotozko mezuak zabaltzeko, arrazakeria zabaltzeko, adibidez. Mugimendu feministaren borroka antiarrazista izan behar dela argi dugu, eta arrazakeria zabaldu nahi dutenen aurrean ere antolatuta egongo garela adierazi nahi dugu.

Era berean, sistema arrazista eta kolonialista betikotzen estrukturak salatzen jarraituko dugu. Atzerritasun Legea, adibidez.

Azkenik, aipaturiko guztiaren aurrean, erresistentzia feministarako deia egiten dugu. Segi dezagun antolatzen eta kaleak hartzen, segi dezagun autodefentsa feminista aldarrikatzen eta gauzatzen; kaleetan, etxeetan, lantokietan, jai guneetan… Erantzun diezaiogun indarkeria sostengatzen duten konplizitate sareei konplizitate sare feministekin.

Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista!

Gora borroka feminista!”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Eitzagako Itxura ile-apaindegian berriz irekitze festa egin dute

2025/11/22
Zumarraga
2

Zumarragako Udalak 30 euroko erosketa bonuak oparituko dizkie 18 eta 35 urte bitarteko gazteei

2025/11/21
Zumarraga
3

Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako langileek greban jarraituko dute abenduaren 19ra arte

2025/11/22
Urretxu eta Zumarraga
4

Elurra Urretxu eta Zumarragako kaleetan

2025/11/21
Urretxu eta Zumarraga
5

Irimoko bideo ikusgarria

2025/11/22
Urretxu eta Zumarraga
6

Antxiñako Ama txistulari taldearen Gabonetako kontzertua abenduaren 20an izango da

2025/11/24
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT