Urteroko moduan, urtarrilaren 5ean Errege Magoek zamalkada egingo dute Zumarragan. Errege Magoen laguntzaile izan nahi dutenek Zelai Arizti kultur etxean eman behar dute izena, abenduaren 1etik 12ra. Erregeen zamalkadan parte hartzen duten elkarteetako laguntzaileek dagokien elkartean bertan eman behar dute izena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide