Atzo, astelehena, Singular Dendak bereizgarria banatu zen Ordiziako udaletxean. Aurten bereizgarria lortu dutenen artean Zumarragako Soraluze kaleko Otxaran arropa-denda dago.
Dagoeneko 18 dira Singular Dendak zigilua lortu duten Zumarragako dendak. Singular Dendak bereizgarriak tratu pertsonalizatuagatik, adituen aholkularitzagatik, benetakotasunagatik, xehetasunaren kulturagatik, konfiantzagatik eta profesionaltasunagatik nabarmentzen diren saltokiak aintzatesten ditu.
Zumarragako Udalak Singular Dendak bereizagarria lortzen duten dendek udalerriari nortasuna eta bizitza ematen diotela nabarmendu du. Singular Dendak proiektuak 2016an ekin zion bere ibilbideari Zumarragan, Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren eta udalaren arteko hitzarmen baten bidez.
