Ainhoa Unanue urretxuarrak 'Mendien bidea Alaskan: pedalez elurretaraino' emanaldia egin du Zelai Arizti aretoan
Gaur, Ainhoa Unanue urretxuarrak Mendien bidea Alaskan: pedalez elurretaraino emanaldia egin du Zumarragako Zelai Arizti aretoan, Ostadar Mendi Astearen barne. Unanuek bere lagun Bennett Pearce alaskarrarekin egindako bidaiaren berri eman du. Alaskara joan ziren apirilean, Xabier Ormazabal bekaren eskutik. Proiektuak bi zati zituen: Eklutna Traverse eski zeharkaldia eta beharrezko material guztiarekin bizikletaz kostaldeko Valdez herritik Anchorage hirira joatea. Lehen zatia ezin izan zuten egin, elurraren baldintzak ez baitziren behar bezain onak.

