Legazpi kalea Zumarragako kale nagusietako bat da, baina egun ez du tabernarik. Astelehenean Ana Maria Reyesek Arruabarrena zena berriro irekiko du. La Kuadrilla izena eman dio. Inaugurazioa 18:00etan hasiko da eta 21:00etan amaitu.
Reyes nikaraguarra da. 2022an etorri zen Zumarragara. Kontularitza eta Finantzak ikasi zuen, baina hemen ostalaritzan lan egin du. “Zenbakiak gustuko ditut, baina ostalaritzan nire bokazioa zein den ezagutu dut. Asko gustatzen zait zerbitzatzea: jendea etxean bezala sentitzea”, esan du.
Bi kafetegian lan egin ondoren, berea irekitzea erabaki du. La Kuadrilla egunero irekiko dute, 07:00etatik 22:00etara. Eguerdian ez dute itxiko. Denetik eskainiko dute: ogia, opilak, ogi xigortua, ogitartekoak, errazioak, bermuta… Terraza ere izango dute.
