Zumarragako Udalak 30 euroko erosketa bonuak oparituko dizkie herrian erroldatuta dauden 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Bonuak egitasmoarekin bat egin duten herriko dendetan eta azokako postuetan erabili ahal dira. 1.786 gazte daude erroldatuta eta 1.171 bonu banatuko dira. Bonuen banaketa gaur arratsaldean hasi da eta ilara luzea egin da.
Bihar 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara banatuko dira eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara (agortu arte). Bonua jasotzeko NANa erakutsi behar da eta pertsona bakoitzak bonu bakarra jaso ahal izango du.
Bonuak abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Bonuak 5 euroko bi zati eta 10 euroko beste bi ditu, erosketa ezberdinetan erabili ahal izateko. Erosketak gazteek egin behar dituzte, ezin dute inor bidali beraien izenean. Izan ere, egitasmoaren helburua gazteak herriko dendetara eta azokako postuetara joatea da. Udalak gutun bat bidali die guztiei, egitasmoaren berri emanez eta herrian kontsumitzera animatuz.
Horra hor atxikitutako denden zerrenda:
Moda, oinetakoak eta osagarriak
Amane – Sekundino Esnaola 34
Arku – Legazpi Kalea 7
ECU Boutique – Legazpi Kalea 14
Inaxio – Legazpi Kalea 3
Naif Concept Store – Navarra Plaza 1
Natalietta – Legazpi Kalea 8
Otxaran – Soraluze Kalea 8
Uriba Doss – Sekundino Esnaola 16
Oskarbi – Sekundino Esnaola 8
Calzados Leku-Ona – Iparraguirre Hiribidea 7
Joyería Ormazabal – Legazpi Kalea 8
Intersport – Legazpi Kalea 7
Lentzeria eta mertzeria
AM Lencería – Sekundino Esnaola 3
Julita Mertzeria – Sekundino Esnaola 2
Kuttun Lencería – Legazpi Kalea 5
Mercería Mari – Urdaneta Hiribidea 6
Haurrentzako moda, liburu-dendak eta jostailu-dendak
Baby – Piedad Kalea 15
Mentxu Y Yone – Sekundino Esnaola 10
Afede – Sekundino Esnaola 4
Librería Legazpi – Soraluze Kalea 4
Urki Librería-Juguetería – Sekundino Esnaola 3
Ile-apaindegiak eta estetika
Itxura – Busca Sagastizabal Parkea 1
Naif Concept Store – Navarra Plaza 1
Panpox Ileapaindegia – Sekundino Esnaola 12
Quo Belleza – Sekundino Esnaola 10
Elikadura eta Azoka
Lanbroa Belardenda – Bidezar Kalea 7
Makatza Baserria – Azoka
Surtidos José – Azoka
Etxea, lore-denda eta dekorazioa
Goilore – Legazpi Kalea 14
Milar Lagun – Piedad Kalea 5
Onena Ehun – Urdaneta Hiribidea 12
Pinturas Santa Cruz – Soraluze Kalea 1

