Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara
Lurdes Sasieta. Euskara irakasle ohia.

"Asteburuetan baserri batetara joaten ginen euskara praktikatzera"

Urretxu eta Zumarraga

Lurdes Sasieta Leunda (Zumarraga, 1956) euskara irakaslea izan zen gau eskolan eta eskola publikoan, eta euskal kultura sustatzen du Urretxuko Aresti liburu-dendan.

2025/11/28
Otamotz

Euskara eta kultura Sasietaren bizitzako ardatz izan dira. Lanari dagokionez euskara irakaslea eta liburu saltzailea izan da eta lanetik kanpo ere euskararekin eta kulturarekin lotutako jardueretan aritu da. Zineklubeko eta Irrintzi dantza taldeko kidea izan da, besteak beste. Zazpi anai-arreba dira eta horietatik bost Irrintziko kideak izan dira.

Non jaio zinen?

Zumarragako Legazpi kalean jaio nintzen. Aresti liburu-denda zegoen lokalaren gainean.

Gurasoak euskaldunak izango ziren.

Hala da. Biak. Ama Urretxukoa zen eta aita Itsasokoa. Oso euskaldunak ziren. Etxean beti euskaraz egiten genuen. Baina eskolan erdaraz egiten genuen eta etxean ere erdaraz egiten hasi ginen. Zazpi anai-arreba gara. 

Zer ikasi zenuen?

Batxilergoa egin ondoren, 10 urte eman nituen lanean Legazpiko Leunda mertzerian. Izeba baten negozioa zen. 14 urte nituenetik 24 bete nituen arte lan egin nuen bertan. Mertzeria utzi nuenean, unibertsitatera sartzeko proba egin nuen Bergaran, euskara titulua lortu nuen eta irakasle-ikasketak egin nituen.

Gau eskolako irakaslea izan zinen.

Gau eskolan, euskaraz genekienok euskara eskolak ematen genizkien euskaraz ez zekitenei. Gau eskolak La Salle-Legazpi eskolan ematen ziren. Boluntarioak ginen. Oso memoria txarra dut, baina Urretxuko apaiz bat, Jose Mari Lasa… gogoratzen ditut mugimendu horretan. Eskolak ematen genituenon artean, Maria Eugenia Urtzelai, Marisa Iturbe, Iñaki Zabala (Urretxuko alkatea izan zena), Jesus Mari Udabe… zeuden. Jesus eta biok hor ezagutu genuen elkar.

Euskara titulua eskuratu zenuela esan duzu. Lehenengotakoa izango zinen…

Hala da. Ikasteko gogoa nuen. Maria Eugenia Urtzelai eta biok EGA tituluaren lehen deialdian parte hartu genuen. Ikastaroa Arantzazun egin genuen. Hastapen haietan, euskal kulturari buruz ere ikasi beharra zegoen: bertsolaritza, abeslariak, idazleak… Tituluaren helburuetako bat euskararen irakaskuntzari balioa ematea zen. Titulua eskuratu eta gero, irakaskuntza gustatzen zitzaidanez, euskara irakaslea izan nintzen Urretxuko eskola publikoan. Gurasoek kontratatu ninduten, zuzendaritzaren babesarekin.

Irakasle ikasketak ere egin zenituen.

Donostian egin nituen. 

Nola gogoratzen dituzu eskola publikoan emandako urteak?

A ereduko ikasleei euskara eskolak ematen nizkien. Lehen bi urteak Urretxuko Juan XXIII eskolan eman nituen, ondorengo biak Zumarragako Zelai Arizti ikastetxean eta hurrengoak Gipuzkoan zehar. Eibarren, Bergaran, Andoainen, Azkoitian… Irakasle-ikasketak egin ondoren, beste ikasgai batzuk ere eman nitzakeen, baina ia beti euskara eskolak eman nituen.

Ez zen erraza izango A ereduko haur haiei euskara irakastea…

Herri erdia nire ikaslea izan da. Egun, gurasoak dira denak. Bakarka izeneko metodoa erabiltzen genuen. Euskaldunberriei irakasteko sortu zen. Ez zen gramatika asko irakasten. Hitz egiteko gida bat zen, batik bat. Esaldiak eta praktika erabiltzen ziren. Ondoren, gramatika irakasten hasten ginen. Lehengoan nire ikaslea izandako batek euskara nirekin ikasi zuela esan zidan. «Zuekin ikasteko beste modu bat ikasi genuen», esan zuen. Izan ere, garai hartan eskola publikoa oso zurruna zen. Egia da ere bazegoela jende irekia. Nirekin oso ondo portatu ziren. Garai hartan egindako lagun asko ditut. Kontuan izan behar da ere duela 40 urteko kontuez hitz egiten ari garela.

Noiz utzi zenion eskolak emateari?

10 urte eman nituen irakaskuntzan. 36 urterekin utzi nuen. Ondoren, Aresti liburu-dendan hasi nintzen. Zergatik? Ez nuen ordezkapenak egiten jarraitu nahi. Hasten ditudan lanak bukatzea gustatzen zait eta ez zitzaidan gustatzen ikasleak ikasturtea amaitu aurretik uztea. Gainera, Aresti liburu-dendan ere euskal kultura eta pedagogia sustatzeko aukera nuen. Aresti liburu-denda 1982an ireki zen eta ni 1990eko hamarkadaren hasieran hasi nintzen bertan lanean.

Euskara zure bizitza izan da.

Euskararekin lotutako oso oroitzapen onak ditut. Gau eskolan asteburuetan baserrietara joaten ginen euskara praktikatzera. Euskaldunzaharrak eta euskaldunberriak elkartzen ginen. Oso ondo pasatzen genuen. Ondoren, eskola publikoan egon nintzenean, gauza bera egiten nuen gazteekin. Egun ez nuke egingo… Dendan, haur guztiei euskaraz egiten diet.

Lurdes Sasieta (eserita, ezkerretik lehena), gau eskolako kideekin.

Lurdes Sasieta, gau eskolako kideekin.

Lurdes Sasietaren eskolako publikoko lankideak, Araceli Garciari Xera saria eman zioten egunean.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako langileen protesta

2025/11/26
Zumarraga
2

Maria Ozani Sousak eta David Garciak Iburreta taberna irekiko dute larunbatean

2025/11/28
Zumarraga
3

Zumarragako Udalaren gazteentzako bonuek arrakasta itzela izan dute

2025/11/27
Zumarraga
4

Ana Maria Reyesek 'La Kuadrilla' kafetegia irekiko du astelehenean Zumarragako Legazpi kalean

2025/11/27
Zumarraga
5

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Eguneko elkarretaratzea

2025/11/25
Urretxu eta Zumarraga
6

"Dagoeneko hemengoa sentitzen naiz, ez dut uste Pakistanera itzuliko naizenik"

2025/11/27
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT