Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Bi-Tarteanek 200, 100 eta 50 euroko erosketa bonuak zozkatuko ditu Gabon hauetan

Urretxu eta Zumarraga
2025/11/28
Otamotz

Bi-Tartean elkarteak Gabonetako kanpainia abiaraziko du astelehenean Herrian erostearen magia leloarekin. Kanpainaren helburua gertuko merkataritzaren balioa azpimarratzea, hiri paisaia atseginagoa egitea, merkataritza markaren irudia sendotzea eta tokiko kontsumo ohiturak indartzea. Opari banaketa, opari zozketa, haurrentzako jolasa eta erakusleiho lehiaketa antolatu dituzte, besteak beste. Gainera, Galtzagorri pertsonaia sortu dute.

Kanpaina gaur aurkeztu da Areizaga-Kalebarren plazan. Bertan, Olentzero eta Mari Domingi erraldoiak jarri dituzte. Urtarrilaren 6ra arte izango dira bertan. Bestalde, gaur arratsaldean Gabonetako argiak piztuko dira.

Astelehenetik aurrera dendetako erakusleihoak apainduta egongo dira eta dendariek txartelak banatuko dituzte (hilaren 19ra arte). Horietako batzuek sari zuzena izango dute. Gainerakoak abenduaren 19ko zozketarako gorde beharko dituzte herritarrek. Zuzeneko saria duten txartelak erosketa bale gisa funtzionatuko dute. Momentuan ikusiko du txartela jasotzen duen pertsonak saria egokitu zaiola. 20 euroko erosketa balea izango da eta, dirua bailitzan, kanpainara atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango du (bertan dagoen QR-an ezagutuko ditu establezimenduak).

Zuzeneko saririk gabeko txartelak zenbakituta egongo dira eta abenduaren 19an egingo den Olentzero eta Mari Domingiren zakuaren zozketan parte hartzeko balioko dute. Horretarako, zakuan sartzeko txartelaren zatia zakura bota eta bestea gainean eraman beharko dute parte hartu nahi dutenek. Txartelak zakura zozketa egunean bertan ere bota ahal  izango dira, 19:00tatik 20:00etara. Zozketa 20:00etan izango da.

200 euroko erosketa bonu bat, 100 euroko bi eta 50 euroko bi zozkatuko dituzte. Zozketan bost zenbaki aterako dira. Irabazlea bertan egon beharko da eta zenbaki saritua erakutsi beharko du saria jaso ahal izateko. Irabazlea bertan egongo ez balitz, beste zenbaki bat aterako litzateke, guztira bost saridun egon arte. Saritutako erosketa bonuak kanpainara atxikitako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira, abenduaren 31ra bitartean.

Bestalde, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, LH5 eta DBH2 arteko gaztetxoek street scape batean jolastu ahal izango dute Urretxu eta Zumarragako dendetan. Parte hartzaileak 17:00etan elkartuko dira Zumarragako plazan eta 18:00etara bitartean gaztetxoek hainbat proba egin beharko dituzte herriko dendetan. Bi-Tartean merkatari elkarteak 50 euroko sei bonu zozkatuko ditu probak zuzen egiten dituztenen artean. Zozketa Zumarragako plazan izango da, 18:05ean.

Astelehenera arte izango da zabalik izena emateko epea. Udaletako webguneetan eta sare sozialetan zabaldu dira izena emateko orriak. Labur.eus/streetuz helbidean ere eman daiteke. Ekitaldi horren helburua merkatarien eta gaztetxoen arteko harremana euskaraz izatea eta gaztetxoek herrian duten eskaintza zabala ezagutzea da. Izan ere, komunitatea euskaraz saretzeko ardatz garrantzitsua dira merkatariak.

Aipatu bezala, merkatariek eta udalek erakusleiho lehiaketa ere antolatu dute. Abenduaren 16ra arte, herritarrek beren erakusleiho gustokoenaren alde bozkatu ahal izango dute. Sari banaketa ekitaldia hilaren 18an izango da.
 
Aurten, merkatariek Galtzagorri pertsonaia sortu dute Gabonetako kanpainari bultzada emateko. Bihurria eta alaia da eta beti laguntzeko prest dago. Gertuko merkataritzaren defendatzaile nagusia da eta bere mezua argia da: Zure klik onena? Tokikoa aukeratzea. Helburua herritarrak gelditzera, hausnartzera eta erosketa arduratsu eta kontzienteak egitera gonbidatzea da. Galtzagorria sare sozialetan eta establezimenduetan presente egongo da. Eta… nork daki! Agian Gabonetan zehar herritarren etxeetan ere agertuko da!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako langileen protesta

2025/11/26
Zumarraga
2

Maria Ozani Sousak eta David Garciak Iburreta taberna irekiko dute larunbatean

2025/11/28
Zumarraga
3

Zumarragako Udalaren gazteentzako bonuek arrakasta itzela izan dute

2025/11/27
Zumarraga
4

Ana Maria Reyesek 'La Kuadrilla' kafetegia irekiko du astelehenean Zumarragako Legazpi kalean

2025/11/27
Zumarraga
5

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Eguneko elkarretaratzea

2025/11/25
Urretxu eta Zumarraga
6

"Dagoeneko hemengoa sentitzen naiz, ez dut uste Pakistanera itzuliko naizenik"

2025/11/27
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT