Maria Ozani Sousak eta David Garciak Zumarragako Iburreta taberna irekiko dute bihar (larunbata). Inaugurazio ekitaldia 19:00etatik 21:00etara izango da.
Bikote honek taberna bat izan zuen Antzuolan. Sousa brasildarra da eta ondoren hara joan ziren bizitzera. Duela 8 urte Euskal Herrira itzuli ziren. Sousaren alabak Bidezar taberna hartu du eta orain familiak Iburreta hartzea erabaki du. “Iaz semea galdu nuen eta familiarekin egotea eta lan egitea komeni zait”, esan du.
Iburreta asteko zazpi egunetan irekiko dute, 09:00ak aldera. Pintxoak, ogitartekoak, hanburgesak eta errazioak eskainiko dituzte.
