Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian elkartu da berrogei laguneko taldea.
Berrogei lagun inguruko taldea elkartu da gaur Urretxu eta Zumarragako XIII. Euskararen Mintzodromoan. Txandan-txandan egiten dute, eta aurten, Zumarragako Zelai kultur etxeko areto nagusian egin dute Urretxu eta Zumarragako Euskararen XIII. Mintzodromoa. Berrogei lagun pasako taldea aritu da ordu eta erdiz euskaraz hizketan, antolatzaileek jarritako hiru gaiak hizpide hartuta.
Mintzodromoa Urretxu eta Zumarragako udalek eta udal euskaltegiak antolatzen dute, Euskararen Egunaren jiran. Topaketaren helburua euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea eta euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea da, besteak beste.
Urretxu zinegotzi Jokin Garciaren eta Zumarragako zinegotzi Josu Idigorasen hitzartzeen ondoren, launaka eserita jarri dira herritarrak, eta hiru gairi buruz aritu dira berriketan: Gau Beltza, Etxebizitza eta Txokolatea. Gai bakoitzaren ordu laurden bat eskaini diote, eta gero mahaiz aldatu dira partaideak.
Sari banaketa eta irakurraldia
Argazki-Hizkiak lehiaketaren sari banaketa egin dute gero. Javi Alonsok irabazi du, bigarren Carlos Mediavilla sailkatu da eta hirugarren Gorka Azkarate.
Segidan, Antxiñe Mendizabalek Dakota bere azken eleberriaren hainbat pasarte irakurri dute.
Aitor Lizarazu Zumarragako Udaleko Euskara teknikariak, partaide guztiei eskerrak emateaz gain, bertso batekin agurtu ditu, eta aipamen berezia egin dion zuen Mari Jose Etxeberria udal euskaltegiko irakasleari –datorren urtean da jubilatzekoa–.
Olaiak eta Amaiurrek Katamalo taldearen abesti bat kantatuz borobildu dute saioa.
