Ana Maria Reyesek Arruabarrena kafegegia zena berriro irekiko du, Zumarragako Legazpi kalean. La Kuadrilla izena eman dio. Reyes nikaraguarra da. 2022an etorri zen Zumarragara. Kontularitza eta Finantzak ikasi zuen, baina hemen ostalaritzan lan egin du. Bi kafetegian lan egin ondoren, berea irekitzea erabaki du. La Kuadrilla egunero irekiko dute, 07:00etatik 22:00etara. Eguerdian ez dute itxiko. Denetik eskainiko dute: ogia, opilak, ogi xigortua, ogitartekoak, errazioak, bermuta… Terraza ere izango dute.

