Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Udalek, gurasoek eta ikastetxeek teknologiaren erabilpen arduratsua bultzatuko dute

Urretxu eta Zumarraga
2025/12/04
Otamotz

Urretxu eta Zumarragako udalek teknologiaren erabilera arduratsuaren adierazpena onartu dute eta ZEOS programa abian jarriko dute. Hasteko, hiru ekimen antolatu dituzte 2026ko hasierako, Altxa Burua guraso taldearekin batera.

Lehenik eta behin, haur eta nerabeen ingurune digitalen diagnostikoa egingo dute. Ekintza hori gurasoei zuzenduta egongo da. Helburua haur eta nerabeen tresna digitalen erabilerari buruzko datuak jasotzea da. Bildutako informazioarekin, etorkizuneko ekimenen ildoak definitu ahal izango dira. Galdetegi horretarako lotura bi udalen webguneetan egongo da eskuragarri.

Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Ongizate digital eta emozionala: pantailaren atzean zer? ikastaroa egingo dute. Helburua ez da teknologia gaitzestea, baizik eta ulertzea nola eragiten duen pantailen aurrean eta atzean egoteak.

Bukatzeko, ZEOS programa martxan jarriko dute. Programa horrek mugikorraren auziari erantzun eraginkorra eman nahi dio, hezkuntza komunitateari (familiak, eskolak eta ikasleak) ezagutza, bide, irtenbide eta tresna erabilgarriak eskainiz. Gainera, nerabeek bizi dituzten ohiko egoera desatsegin eta gaixotasun psikoemozionalei buruzko informazioa eta helduleku praktikoak emango dira, guztien artean egoera hobetzeko. Saioak urtarrilaren 20, 22, 27 eta 29an egingo dira, 18.00etatik 20.00etara. Urtarrilaren 20ko eta 22ko saioak Zumarragako kultur etxean izango dira eta urtarrilaren 27 eta 29koak Urretxuko kultur etxean.

Ongizate digital eta emozionala: pantailaren atzean zer? saioa eta ZEOS programako jarduerak Maitane Ormazabalek, psikologian adituak, gidatuko ditu.

Aurkezpena

Egitasmoa gaur aurkeztu dute, Zumarragako azokan. Ekitaldian Iñaki Mendiluze Zumarragako zinegotziak, Igor Zubillaga Urretxuko zinegotziak, Ormazabalek, Altxa Buruako gurasoek eta ikastetxeetako ordezkariek parte hartu dute.

Mendiluzek historia apur bat egin du. «Urretxuko eta Zumarragako udalok, azaroko udalbatzetan, haurren eta nerabeen artean teknologiaren erabilera arduratsua sustatzeko konpromisoa onartu genuen. Haurren eta nerabeen ongizatearen aldeko konpromisoa geureganatu genuen horrela», esan du.

Zubillagak baliabide digitalen presentzia gero eta handiagoa dela gogoratu du. «Horrek, aukerekin batera, erronka berriak ere ekarri dizkigu. Urretxuko eta Zumarragako udalontzat, erronketako bat erabilera egokia bultzatzea da, eragin kaltegarririk izan ez dezan gure komunitateko haurrengan eta nerabeengan. Bide horretan, udalokín batera, beharrezkoak dira familiak, ikastetxeak eta gainerako eragile eta zerbitzuak ere. Izan ere, hezkuntza komunitate sendo bat eratu behar dugu digitalizazioari modu hezitzaile eta prebentiboan heltzeko».

Horretarako, lau puntu jaso zituzten azaroko osoko bilkuretan onartutako adierazpenean: guraso eta hezkuntza komunitateen artean sentsibilizazioa bultzatzea, mugikorrik gabeko eta arreta sustatzen duten gune seguruak babestea, erabilera arduratsuan eta kritikoan hezten laguntzea eta eragileen arteko elkarlan sendoa bultzatzea.

Zubillagak udalen, Altxa Buruaren eta ikastetxeen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du. «Elkar­lan hori trinkotu nahi izan dugu konpromiso honekin».

Ormazabalek ZEOSek bi adar dituela esan du: teknologikoa eta nerabezaroarekin lotutakoa. «Lehen bi saioetan alderdi teknologikoa landuko dugu. Teknologia gure zerbitzura egon beharko litzateke, baina zenbaitetan teknologiaren zerbitzura nahi gaituzte. Teknologiarekin lotutako bi saioak Telmok gidatuko ditu. Nik, berriz, emozioekin lotutako bi saioak gidatuko ditut», azaldu du.

Ormazabal zumarragarra da eta «oso pozik» azaldu zen bere «etxean» lan egin behar duelako. «Gurasoei eta hezkuntza komunitate guztiari parte hartzeko eskatu nahi diot. Nerabeek gu behar gaituzte, bestela teknologia gaizki erabiliko dute. Izan ere, gaizki erabiltzeko eginda dago. Saioak trinkoak izango dira, baina entretenigarriak».

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eskainiko dieten formazio saioari buruz, helduek jasoko dutenaren antzekoa izango dela esan du. «Ez ditugu haurrak eta nerabeak infantilizatu behar. Beraiek produktu gisa nahi dituztela erakutsiko diegu», amaitu du zumarragarrak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mugitegin rokodromoa egingo dute datorren udazkenerako

2025/12/01
Urretxu
2

Ipintza botako dute, 40 etxebizitza egiteko

2025/12/01
Zumarraga
3

'La Kuadrilla' kafetegia ireki dute Legazpi kalean

2025/12/02
Zumarraga
4

Urretxun eta Zumarragan ere Euskararen Eguna ospatuko da

2025/12/02
Urretxu eta Zumarraga
5

Maria Sanchezek eta Brian Suarezek Bordatxo taberna berriro irekiko dute astelehenean

2025/12/04
Zumarraga
6

Euskaltzaleek Zumarragako azoka bete dute

2025/12/03
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT