Aspaceren Urretxuko egoitza berria datorren ostegunean inauguratuko dute. Aspaceren egoitza berria pasiotarrena zen eraikinean egin dute. Bertan, eguneko zentroa eta apartamentuak izango dira Aspaceko erabiltzaileentzat. Baita adinekoentzako apartamentuak ere. 2.000 metro koadro egokitu dira. Aspaceri dagokion eraikinaren zatia udalak doan utzi du. Obra aldundiak egin du.

