Igandean Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zen Ordizian. Herritarrek lan bikaina egin zuten. Emakumezkoen artean Ainhoa Sanz urretxuarra nagusitu zen eta bigarren postuan Adirane Peñagarikano urretxuarra sailkatu zen. Gizonezkoei dagokienez, Imanol Inza zumarragarra hirugarren postuan sailkatu zen.

