Maria Sanchezek eta Brian Suarez senar-emazte kolonbiarrek Eitzagako Bordatxo taberna berriro ireki zuten atzo. Elortza anaiek bertaratuak dantzan jarri zituzten.
Sanchezek eta Suarezek ia lau urte daramatzate gure artean eta ostalaritzan eskarmentua dute. Bordatxo 08:00etan irekiko dute eta gosariak eta eguneko menua eskainiko dituzte.

