Eusko Jaurlaritzak 108 etxebizitza publiko egin ditu Eitzaga Berrin eta horietako 72etako giltzak ostegunean banatuko ditu, 09:00etatik 13:00etara, Zelai Arizti aretoan.
Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Visesako eta Alokabideko teknikariak izango dira.
Etxebitza horiek erakundeen arteko elkarlanari esker egin dira: udalak lursaila utzi dio Etxebizitza sailari eta Visesa sozietate publikoak etxebizitzak egin ditu. Udalak lokal bat lortu du eta proiektu komunitarioetarako erabiliko du.
Ia 15 milioi inbertitu dira. Eusko Jaurlaritzak diru horren ia 70%a jarri du. Gainontzeko Europako Next Genaration funtsen eskutik lortu da.
108 etxebizitza egin dira: 72 alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak dira eta 36 etxebizitza sozialak. Azken 36 horiek datorren urte hasieran emango dira.
