Atzo Hauspo bat bihotzari ikuskizuna egin zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Andoni Salamero olerkari zumarragarrak sortu du ikuskizuna, trikitixari omenaldia egiteko asmoz. Salamerorekin batera, artista ugarik parte hartu zuten emanaldian: Garazi Etxaburu dantzariak, Kepa Urteaga eta Mikel Alustiza trikitilariek, Andoni Egaña bertsolariak, musika eskolako trikitilariek eta Gorka Larrañaga marrazkilariak.
