Caritasen Taupa-bira ekimena Zumarragan izango da hilaren 29an
|
Caritas Gipuzkoa Taupa-bira ekimena jarri du martxan Gabon hauetan, Zure konpromisoak Eguberria argitzen du lelopean, pobreziaren errealitateaz sentsibilizatzeko eta elkartasun keinuak sustatzeko. Abenduaren 29an, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Zumarragako plazan izango dira.
Taupa-birak material birziklatuekin egindako Gabonetako zuhaitz bat izango du ardatz. Herritarrek bertan zintzilikatu ahal izango dituzte komunitate bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko dituzten nahiak, konpromisoak edo ideiak jasotzen dituzten txartelak. Horrez gain, Caritas Gipuzkoako boluntarioek informazio puntu bat jarriko dute, erakundearen lan sozialari eta boluntariotzan parte hartzeko aukerei buruzko informazioa eskainiz. Musikak, animazioak eta bestelako jarduerek espazio atsegin eta komunitarioa sortuko dute.
|
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide