Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako haur parkea antolatu dute aurten ere. Abenduaren 29, 30 eta 31n izango da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 29an eta 30ean 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era eta 31n goizez soilik. Saio bakoitzeko sarrerak (goiza edo arratsaldea) 2,5 euro balio du. Egun osokoak, berriz, 4 euro. Sarrerak Ederrena pilotalekuan bertan salduko dituzte.
