Eusko Jaurlaritzaren LGTBIQ+ gaien inguruko aholkularitza zerbitzua (Berdindu!) Urretxuko kultur etxean egongo da urtarrilaren 22an, goizez eta arratsaldez.
Berdindu! lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta eskaintzen duen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. Hezkuntza-komunitatearekin, eragile sozial eta profesionalekin, komunikabideekin eta, oro har, gizarte osoarekin lan egiten dute, LGTBIfobia ezabatzeko eta LGTBI pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak kentzeko.
Orokorrean, lurraldeetako hiriburuetan eskaintzen dute zerbitzua, baina duela gutxi Berdindu Ibiltaria sortu dute herrietara hurbiltzeko.
Urretxura udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Zerbitzuarekin elkarlanean etorriko dira. Zerbitzua hitzordu bidez eskainiko da. Hitzordua eskatzeko 900 840 128 edo 688 769 865 zenbakira deitu behar da.
