Bandak, musika eskolako haur abesbatzak, txistulariek, dultzaineroek, Santos Ormaetxea tenoreak eta Oier Gaston organistak kontzertua egingo dute Urretxun
Bandak, musika eskolako haur abesbatzak, txistulariek, dultzaineroek, Santos Ormaetxea tenoreak eta Oier Gaston organistak Gabonetako kontzertua egingo dute ostiralan, 19:30ean, Urretxuko San Martin de Tours parrokian. Lehenengo Iratzarri taldeko dultzaineroek joko dute eta ondoren Lizarriturri Txistulari Elkarteak eta Iparragirre Balerdi musika bandak. Kontzertua haur abesbatzak eta bandak itxiko dute, Ormaetxeak eta Gastonek lagunduta. Kontzertuaren aurretik Gastonek emanaldi txiki bat egingo du organoarekin.

