Edu Portuondo euskal jatorriko kubatarrak Zumarragako Argixao auzoko Rosario taberna berriro irekiko du. Taberna ostiral goizean irekiko du eta arratsaldean pintxo-potea egingo du 18:30etik 20:30era. Taberna asteartetik igandera irekiko dute, 08:00etatik 21:00etara. Igande arratsaldean eta astelehenean jai egingo dute. Portuondok Jonathan Correa brasildarrarekin lan egingo du. Ogitartekoak eta kazolatxoak eskainiko dituzte, besteak beste.
Portuondok Murueta ontzi-enpresan lan egin zuen, itsasoan. Ondoren, hemen inguruko fabrika batzuetan lan egin du. Bere ametsetako bat taberna bat irekitzea zen eta azkenean lortu du.
