Gaur eguerdian Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Zumarragako Soraluze kaleko Otxaran jantzi-dendak irabazi du, bigarrena Zumarragako Legazpi kaleko Natalietta jantzi-dendak eta hirugarrena Urretxuko Labeaga kaleko Aixa fruta-dendak. Herritarren saria Nataliettak irabazi du. Aipamen bereziei dagokienez, Mentxu y Yone haurrentzako arropa-dendarentzat, Julita mertzeriarentzat eta Urki liburu-dendarentzat izan dira.


