Matxinportako pabiloi horretan egin ahal izango da supermerkatua. Urretxuko osoko bilkurak Bengolean, Alkorta eta Mendizabalen, Pagoetako hotelean eta Matxinportan gehienez 2.000 metro koadroko supermerkatua egiteari ateak ireki dizkio. Horretarako, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa egitea aldaketa onartu du. Aldaketaren hasierako onarpena atzoko osoko bilkuran eman zen, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduko zinegotziek aurka bozkatu zuten.
Igor Zubillaga zinegotziak aldaketa horren arrazoiak azaldu ditu. “Herria handitu egin da eta etxebizitza berrietara joan den jendeari ere etxe ondoan merkataritza zerbitzua izateko aukera eman behar zaio. Gainera, egitasmoak garatzeko arazoak egon diren tokietan (Pagoetako hotela, adibidez), garatzeko aukerak eman nahi ditugu. Horrek ez du esan nahi aldaketarekin merkataritzarako bakarrik erabili daitezkeekin, orain arte zituzten erabilera aukerak ez dituzte galdu”.

Pagoetako hotela.
