Edu Portuondo euskal jatorriko kubatarrak Zumarragako Argixao auzoko Rosario taberna berriro ireki du. Taberna ostiral goizean ireki zuen eta arratsaldean pintxo-potea egin zuen. Taberna asteartetik igandera irekiko dute, 08:00etatik 21:00etara. Igande arratsaldean eta astelehenean jai egingo dute. Portuondok Jonathan Correa brasildarrarekin lan egingo du. Ogitartekoak eta kazolatxoak eskainiko dituzte, besteak beste.

