Jaiotza eta krisma lehiaketara aurkeztutako lanak Zelai Arizti kultur etxean daude ikusgai
Urteroko moduan, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek jaiotza eta krisma lehiaketa egin dute. Jaiotza lehiaketako sari nagusia Ibai Garcesek eta Beñat Zafrak irabazi dute. DBHko saria Alaine Romero, Maria Omañas eta Paula Larrañagak irabazi dute dute. LHko saridunak, berriz, Hugo da Fonseca eta Ander Etxeberria dira. Jaiotza eta krisma lehiaketara aurkeztutako lanak Zelai Arizti kultur etxean ikusgai egongo dira, urtarrilaren 3ra arte.

