Igor Mercado idazle bizkaitarra. Urretxu eta Zumarragako Kultura sailek Iparragirren Sarien irabazleen berri eman dute. Bertsopaperei dagokienez, zazpi lan aurkeztu dira. 16 urte artekoen mailan, Ibai Olano Odriozolak irabazi du saria. 16 urtetik gorakoen mailan sei lan aurkeztu dira. Saria Urko Egaña Calderon oñatiarrarentzat izan da. Narratiba euskaraz atalean 11 lan aurkeztu dira. Leioako Igor Mercado Azkuenagak irabazi du saria. Narratiba erdaraz atalari dagokionez, 45 lan aurkeztu dira. Saria Juan Carlos Fernandez Leonek (Fuenlabrada, Espainia) irabazi du. Poesia euskaraz ataleko saria Sara Mantxola Akizu oñatiarrak irabazi du. Bukatzeko, poesia erdaraz ataleko saria Debako Rafael Bravo Arrizabalagak irabazi du.
