Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak egingo ditu urtarrilaren 31n Bilbon eta Iruñean, faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka. “Gazte langileon artean faxismoaren aurkako kontzientzia hedatu eta Euskal Herrian aurre egingo dion indar bat badagoela erakutsiko dugu”, diote. Egun horri begira, 130 lekutan baino gehiagotan aurkezpenak egingo dituzte, manifestazioen berri emateko. Urretxu eta Zumarragako aurkezpena bihar (igandea) izango da, 19:00etan, Zumarragako plazan. Jendea aurkezpenean eta manifestazioan parte hartzera animatu dute.
