Atzo (larunbata) Goierri Kirol Elkarteko mus txapelketa jokatu zen. 51 bikotek parte hartu zuten. Jon Esnaola eta Unai Munduate olaberriarrak nagusitu ziren. Bigarren postuan Adrian Vazquez eta Iker de la Osa zumarragarrak sailkatu ziren, hirugarrenean Maider Rokandio eta Miguel Angel Gonzalez Gontzal urretxuarrak eta laugarrenean Aitor Uribetxeberria eta Jon Elkoro arrasatearrak. Elkarteko lehen bikotea Unai eta Takolok osatutakoa izan zen.
Urretxuko 25 bikotek, Zumarragako 12k eta Arrasateko seik parte hartu zuten. Gernika, Ezkio, Gabiria, Beasain, Bilbo eta Olaberritik etorritako muslariek ere parte hartu zuten.
