Errege Magoek Argixao adinekoen egoitza bisitatu dute gaur arratsaldean, Antxiñako Ama txistulari taldeak eta alderdi guztietako ordezkariek lagunduta. Erregeek opariak egin dizkiete egoiliarrei. Ondoren, kabalgata prestatzera joan dira. Kabalgata 19:30ean abiatuko da, mertzedarien elizaren ondotik.

