Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Valentina Lorenzo Camacho. Mediku kanariarra.

"Pazienteek asko eskertzen dute euskaraz hitz egitea"

Urretxu eta Zumarraga

Valentina Lorenzo (Kanaria uharteak, 1997) barruko mediku egoiliarra da Zumarragako ospitalean. Euskara ikastea erabaki zuen eta bere pazienteei euskaraz egiten die.

2026/01/06
Otamotz

Lorenzo La Palma uharteko Tijarafe herrikoa da. Familiako medikuntza ikasi du eta bere herrian  lan egin nahi du.

Nolakoa da zure jaioterria?

Oso txikia da. 2.000 biztanle ditu. Nahiko polita da. Banana asko daude. Nekazari herria da. Nire senitartekoek ere banana laborantzan lan egiten dute. 

Nolatan erabaki zenuen medikuntza ikastea?

Betidanik nahi nuen medikuntza ikasi. Pertsonekin hitz egitea gustatzen zait eta medikua izatea pertsonak ezagutzeko eta beraiei laguntzeko aukera polita da. Gainera, nire ama erizaina izan zen. Nire birraitona, berriz, belagilea izan zen. Belagileak garai bateko medikuak ziren eta bere eraginez egin naizela mediku pentsatzea gustatzen zait.

Non egin zenituen ikasketak?

Tenerifen, La Lagunako unibertsitatean. Familiako medikuntza aukeratu nuen. Baserritarra naiz eta niretzat oso garrantzitsua da herriko medikua izatea, herria ezagutzea… Jendeak ez daki oso ondo gure lana zein den. Paracetamola ematera mugatzen garela uste dute. Beste espezialitate batzuek ospe hobea dute, baina familiako medikua oso garrantzitsua da. Galbahe handia egiten dugu. Familiako medikua izateko, mediku ona izan behar zara. Medikuntzaz asko ez badakizu, ezin duzu galbahe lana egin. Iragazki lan hori ondo egiten badugu, osasun sistema publikoak diru asko aurrezten du. Oso harro nago familiako medikua izateaz. Gainera, baserritarra naiz eta oso ondo dakit zer den periferiakoa izatea eta zein garrantzitsua den herrian mediku ona izatea. Familiako medikuak garrantzi handia du jendearen bizi kalitatean. Prebentzio lana guk egiten dugu.

Nolatan etorri zinen Euskal Herrira?

Euria ikusi nahi nuelako aukeratu nuela Euskal Herria esaten du nire aitak. Ez nuen Euskal Herria ezagutzen eta ezagutzeko gogoa nuen. Izan ere, hemengo osasun sistema oso ezaguna da. Gainera, Kanariek eta Euskal Herriak harreman berezia dute. Lotura dute. Antzekotasunak dituzte. Bai Kanariek eta bai Euskal Herriak baserri mundutik abiatuta eraiki dute beraien identitatea. Kanarietan, kolonizazioa dela eta, zaila zaigu gure nortasunari eustea. Identitatearen eraikitze horretan, Euskal Herria eredugarria da guretzat.

Noiz heldu zinen Euskal Herrira?

2023an. Ospitale txiki batean lan egin nahi nuen. Nire ustez familiako medikuntza egiteko aukera onena da. Gipuzkoak nortasun interesgarria du eta Zumarragako eta Mendaroko ospitaleei buruzko informazioa bildu nuen. Bi ospitaleetako barruko mediku egoiliarrekin hitz egin nuen eta Zumarragara etortzea erabaki nuen. 

Euskara ikastea erabaki duzu.

Barruko mediku egoiliar azterketa egiteko ez da beharrezkoa euskara jakitea, baina euskara hemengo hizkuntza da eta hemen bizitzeko eta hemengo jendea hobeto ezagutzeko oso garrantzitsua da bertakoen ama hizkuntza hitz egitea. Pazienteekin euskaraz hitz egiten saiatzen naiz. Harremana hobea da beraien ama hizkuntzan hitz egiten badiezu. 

Zer moduz euskaltegian?

Ondo. Irakasleak oso onak dira. Egunero joan beharra gogorra da, baina prozesua oso polita da. Ingurukoek prozesuan parte hartu dute, lagundu egin didate, dendetan ere euskaraz hitz egiten dute nirekin… Herri guztiak parte hartu duen sentsazioa dut. Oso eskertuta nago. Euskara jakingo ez banu, nire bizitza oso ezberdina izango litzateke. Euskara ikasteko prozesuan harreman asko egin ditut. 

Zer diote pazienteek?

Euskaraz hitz egitea eskertzen dute. Paziente batek negar egin zuen, beste batzuek besarkatu egin naute… 

Zer egingo duzu barruko mediku egoiliar azterketa egiten duzunean?

Bi urte falta zaizkit. Kanarietara itzultzeko asmoa dut. Ikasitakoa nire herriari eskaini nahi diot. Gure osasun sistema ez da hemengoa bezain ona eta lagundu egin nahi dut.

Euria ikusi zenuelako etorri zinela dio zure aitak. Zergatik?

La Palman hemen baino euri gutxiago egiten du. Nekazariak garenez, guretzat euria oso garrantzitsua da. Hona etorri nintzenean, horrenbeste egunetan euria ikusteak lasaitasuna eman zidan: lasai egon naiteke, barazkiek eta frutak ura dute. Aitak euriagatik galdetzen dit deitzen diodan guztietan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

"Pazienteek asko eskertzen dute euskaraz hitz egitea"

2026/01/06
Urretxu eta Zumarraga
2

Jon Esnaola eta Unai Munduatek irabazi dute Goierri Kirol Elkarteko mus txapelketa

2026/01/04
Urretxu eta Zumarraga
3

Errege Magoek Zumarragako ospitalea bisitatu dute

2026/01/05
Zumarraga
4

Errege Magoek elurra ekarri dute

2026/01/06
Urretxu eta Zumarraga
5

GKSk urtarrilaren 31ko manifestazioa aurkeztuko du igandean Zumarragan

2026/01/03
Urretxu eta Zumarraga
6

Giro bikaina Gabon Kopako finaletan

2026/01/04
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT