Gaur arratsaldean Santa Lutzi eguneko argazki rallyko sariak banatu dira. Lehen saria Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du, bigarrena Mikel Bravo legazpiarrak eta hirugarrena Guillermo Murciego urretxuarrak. Herriko onenari dagokion saria Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du. Haurren lehiaketa, berriz, Nahikari Barrosek (Zizur Nagusia) irabazi du. Horra hor sari banaketako argazkia eta lehiaketan saritutakoa. Gorka Gomez ezin izan da sari banaketara etorri eta Gurutze Langarikak jaso du bere saria.


