Zumarragarrak Amerikako Estatu Batuetako presidenteak petrolio konpainiekin egindako bileran parte hartu zuen
Josu Jon Imaz zumarragarrak Repsol konpainia ordezkatu zuen atzo, Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak petrolio konpainiekin egin zuen bileran. Bilera Washingtonen izan zen, Etxe Zurian.
“Eskerrik asko, presidente jauna, gu hemen hartzeagatik, eta eskerrik asko Venezuela hobe bati ateak irekitzeagatik”, esan zion Imazek Trumpi. Duela astebete Nicolas Maduro Venezuelako presidentea bahitzeko operazio militarra gauzatu ostean, Trumpek munduko hainbat petrolio konpainia bildu zituen Karibeko herrialdearen baliabideen ustiaketaz hitz egiteko. Imazek Repsol Venezuelan petrolio gehiago ateratzeko “asko inbertitzeko” prest dagoela esan zuen. Orain, 45.000 kupel ari da ateratzen Repsol herrialdetik, eta Imazek esan zuen halako hiru ekoitzi nahi dutela, egunean 135.000 kupel ateratzeraino. Amaieran, Trumpek eskerrak eman zizkion eta lan ona egin zuela aitortu zion.
Bileran, Chevron, Exxon, Eni, Shell, Vitol, Halliburton, ConocoPhillips, Continental, HKN, Valero, Marathon, Raisa, Trafigura, Tallgrass, HilcorpAspect Holdings, Americas eta Energy konpainietako ordezkariak egon ziren. Trumpek Venezuelan 100.000 milioi inbertitzeko esan zien, hango ekoizpena pizteko, Washingtonen “babesarekin”.
Testua: Edu Lartzanguren/Berria egunkaria-Otamotz
📢 Habla Josu Jon Imaz (Repsol) en la reunión con los ejecutivos del petróleo y del gas sobre Venezuela: pic.twitter.com/szyj2QMNgu
— Julen 🇵🇲🇪🇺 (@julenrman) January 9, 2026
