Asteartean elurra egin zuen, gogoz gainera, eta hainbat elurretako panpin egin zituzten. Ikusgarrienetako bat Urretxuko Gurutze auzoan egin zuten. Izan ere, aulki batean eserita zegoen. Aterkia jarri zioten, eguzkia eta euria elurretako panpinen etsai handiak baitira. Bufanda bat eta poltsa bat ere bazituen. Zer ote zuen poltsaren barruan? Zergatik ote zeraman bufanda? Elurretako panpinek ez dute hotzik sentitzen… Zer egiten zuen Gurutze auzoko banku batean eserita? Norbaiten zain, beharbada?
