Atzo, Josu Jon Imazen aurkako pintada egin zuten Zelai Arizti aretoan. Urretxu-Zumarragako EAJren Udal Batzarrak “irmotasun osoz” arbuiatu ditu eta “iraingarriak eta antidemokratikoak” direla gehitu du. “Gizalegearen eta bizikidetzaren oinarrizko arauen aurkako eraso zuzena dira gainera, hain urrunak ez zaizkigun beste garai batean gelditu zirela uste genuenak. Elkarrekiko errespetua da gure bizikidetzaren oinarria, eta ezein desberdintasun politiko, ideologiko edo pertsonalek ezin du justifikatu espazio publikoa erabiltzea gorroto mezuak, mespretxuzkoak edo intimidatzaileak zabaltzeko. Urretxu-Zumarragako EAJk dei egiten die indar politiko, eragile sozial eta herritar guztiei horrelako ekitaldiak ñabardurarik gabe arbuiatzera, eztabaida errespetutik defendatzera eta gure bi herrien ezaugarri den elkarbizitza babestera. Era berean, babesa helarazi dio Josu Jon Imazi, eta askatasunean, gizalegean eta tolerantzian oinarritutako bizikidetzarekiko konpromisoa berresten du”.
