Zumarragako osasun zentroan erretzeari uzteko talde bat osatuko dute. Izena ematen dutenek bost saiotan parte hartuko dute. Saioak ostegunetan izango dira, osasun zentroan bertan, urtarrilaren 22an hasita. Bi orduko iraupena izango dute: 18:00etatik 20:00etara izango dira. Lehen saioa urtarrilaren 22an izango da, bigarrena urtarrilaren 29an, hirugarrena otsailaren 5ean, laugarrena otsailaren 12an eta azkena martxoaren 5ean. Informazio gehiago nahi dutenek osasun zentroko harrera zerbitzura jo behar dute. Goierri-Urola Garaiko ESIak erretzaileak parte hartzera animatu ditu.
