Urretxu eta Azkoitia lotzen dituen GI-631 errepidea itxi egin dute, errepidea zabaltzeko egiten ari diren obretako leherketa baten ondoren. 13:15eak aldera, leherketaren ondorioz, lurrak eta harriek errepidea estali dute eta errekaraino ere heldu dira. Trafikoa moztuta zegoenez, ez da giza kalterik egon.
Lurraldebusek 13:45 aldera sare sozialetan zabaldutako mezuan jakinarazi duenez, linea horretako autobusak bide alternatibo batetik ari dira zirkulatzen eta Aizpurutxuko geltokiak ezeztatuta egongo dira errepidea berriro ireki arte. Abuztuaren 27an ere luizia izan zen leherketa baten ondorioz eta Bergaratik eta Elgoibartik eraman zituzten bidaiariak Azkoitira.
