Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Euskara zerbitzuek neguko eskaintza aurkeztu dute

Urretxu eta Zumarraga
2026/01/16
Otamotz

Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Aroz Aro egitasmoaren neguko eskaintza aurkeztu dute Zelai Arizti aretoan. Ekitaldian Alex Gonzalez Urretxuko Udaleko Euskara batzordeburuak, Josu Idigoras Zumarragako Udaleko Euskara batzordeburuak eta Marijo Etxeberria udal euskaltegiko transmisio gaietarako koordinatzaileak parte hartu dute.

Hitza hartzen lehena Idigoras izan da. «Joan den udazkenean hainbat ekintza antolatu genituen, besteak beste Gau Beltzari lekua egin genion herri mailan euskaraz eta euskaratiik. Euskararen Egunaren bueltan ere hainbat ekintza burutu genituen, bai geuk antolatuta, bai Zintzo Mintzo euskara elkarteari lagunduta ere zuon, herritarron, erantzun beroa izan zutenak», aipatu du. Ondoren, Gonzalezi eman dio hitza.

Gonzalezek iaz Urretxura eta Zumarragara Euskal Herritik kanpotik etorri eta erroldatu zirenei 10 orduko euskara ikastaro bat doan eskaini dietela aipatu du. «Helburua euskararekin lehen harremantxo bat izatea da. Programa horri 2010-2011 ikasturtean ekin genion. Helduei zuzenduta dago, 16 urtez azpikoak eskoletan daude eta. Programa hasi genuenetik 200 bat herritar pasatu dira bertatik, eta 10 orduko moduluan hasten diren askok eta askok, ondoren eskaintzen diegun AISA 60 orduko moduluan ikasten jarraitu ohi dute».

Etxeberriak ikastaroaren berri zabalagoa eman du. «Ikastaroaren helburua gurera etorri berri diren eta orain arte euskararekin inongo harremanik izan ez dutenak euskarara hurbiltzea da. 10 ordu horietan hiztegia, aurkezpena, zenbakiak… lantzen ditugu. Oinarrizko kontzeptuak. Gure bi herrietan euskara erabiltzen dela jakinarazi nahi diegu». 

Zinea

Haurrentzako zine emanaldiak ere antolatu dituzte. Gonzalezek aurkeztu ditu. «Eskola orduetan izango dira, Tinkoren eskutik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Urtarriletik martxora, Robotia, Bram Barrabas, Igela & Zapoak eta ZOG pelikulak emango dira». 

Horretaz gain, hilaren 31n Goazen! musikalaz gozatu ahal izango dute Zelai Arizti aretoan. Bi txanda izango dira: 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. «Iazko Aroz Aroko bilera parte hartzailean izandako eskaera bati erantzunez, urtarrilaren 31n telebistako Goazen! telesail arrakastatsuaren saio musikatua izango dugu Zelai Arizti antzokian. Sarrerek 8 euro balio dute eta dagoeneko 650 sarrera inguru saldu dira, baina oraindik ehun inguru geratzen dira: 50 sarrera inguru txanda bakoitzeko. Sarrerak Zelai Ariztiko webgunean, antzoki kanpoko makinan edota leihatilan eros daitezke».

2035a jomugan

Bestalde, Urretxu eta Zumarragako udalek Euskara Plana diseinatu behar dute, datozen bederatzi urteetara begira. Herritarrekin elkarlanean diseinatu nahi dute eta 2035ari begira jarri dira. Idigoras arduratu da egitasmo hori aurkezteaz. «Non egon nahi genuke 2035ean? galderari erantzun behar diogu. Horretarako, Elhuyar enpresak lagunduta, datorren astean galdetegi bat zabalduko diegu herritarrei, bost bat minutuan erantzutekoa. Horrez gain, hainbat herritarri elkarrizketa bat egingo zaie otsailean diskurtso ezberdinak biltzeko, eta Aste Santu ondoren, bildutako informazioarekin plana diseinatzeari ekingo diogu».

Lehiaketa

Mingainluze lehiaketaren berri ere eman dute. Otsailaren 7an izango da (eta 8an, beharko balitz), Labeaga aretoan. Aurten ere, LH5eko ikasleek telebistako Mihiluze saioko lehiaketaren modukoa den Mingainluzen parte hartzeko aukera izango dute. Izen-ematea gaur irekiko da eta LH5eko ikasleek hiruko taldetan parte hartu beharko dute.

Korrika

Gonzalezek Korrikaren ingurukoak ere azaldu ditu. «Aurten, martxoaren 28an, larunbata, pasako da Urretxu-Zumarragatik. 07:44an Urretxun sartuko da Deskargatik eta Zumarragatik Ezkiora 08:10 aldera joango da. Asteburua borobiltzeko, Korrika iritsi bitarteko ekintzak antolatu nahi dira. Horetarako, Korrika Batzordea deitu du AEK-k Urretxu-Zumarragan datorren urtarrilaren 28an, 18:30ean. Bi udaletako Euskara zerbitzuak ere bertan izango gara eta prentsaurreko hau baliatu nahi dugu interesa duten herritar guztiak bertara gonbidatzeko».

Bukatzeko, Idigorasek euskarazko ikuskizun eszenikoen berri eman du. Helduei zuzendutako bi ikuskizun izango dira: ostiral honetan Lana eta martxoaren 6an Zorretan. Biak Zelai Arizti aretoan izango dira. Haurrentzako emanaldiei dagokienez, hiru izango dira: hilaren 25ean Moko, otsailaren 22an Erbia eta dordoka eta martxoaren 28an Zerua lapurtu dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxu-Zumarragako EAJk Josu Jon Imazen aurkako pintadak gaitzetsi ditu

2026/01/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolako nesken lehen taldea, Ohorezko Erregional Mailako liderra

2026/01/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko Pagoeta taberna itxi dute

2026/01/15
Urretxu
4

Zumarragako bizilagunek tabakorik gabeko guneak aukeratuko dituzte

2026/01/14
Zumarraga
5

Enrique Zaldua zumarragarrak 'Arbola. Ispilua' ipuina argitaratu du

2026/01/13
Zumarraga
6

Eguzkiñe Garziandia zumarragarrak 'Kolitas, Ena eta Pam-Pam' liburua aurkeztuko du hilaren 22an eta 27an

2026/01/15
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT