Julia Gomez Macias zumarragarrak 102 urte bete zituen atzo. Zumarragako Udalak lore sorta bat oparitu zion, bizilagun guztien izenean.
Gomez 1923ko urtarrilaren 15ean jaio zen Navas de Madroñon (Caceres, Espainia). 1950eko hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira, bere senarrekin eta alabekin. Sei urte eman zituzten Altsasun (Nafarroa). Bere senarrak eraikuntza enpresa batean lan egiten zuen. Ondoren, Madayan hasi zen lanean eta Zumarragara etorri ziren. Juliak bere etxean eta etxeak garbitzen lan egin zuen. Bere zaletasunak jostea eta margotzea dira.
Lau alaba, 17 biloba eta 15 birbiloba ditu. Ordiziako adinekoen egoitzan bizi da, baina Zumarragako egoitzan tokia lortu du. Astelehenean joango da. Urtebetetze opari bikaina jaso du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide