Gorka Hermosa eta Iñaki Pinedoren Hauspoa&Tunela dokumentala hilabete honetan emango dute Zumarragan: urtarrilaren 25ean, 13:00etan, eta urtarrilaren 28an, 19:00etan eta 20:15ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrera doan izango da.
Hauspoa&Tunela trikitixaren jatorriari buruzko dokumentala da eta Zumarragak presentzia handia du, trikitixaren sorreran garrantzi handia izan baitzuen. Santa Isabel jaietan dokumentalaren zati batzuk eman zituzten, baina estreinaldia abenduaren 19an izan zen Donostian.
