Josu Jon Imaz guztion ahotan izan da azken egunotan, Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidentearekin izandako bilera dela eta. Imazek beste lan asko izan ditu, ordea, Repsol enpresako kontseilari ordezkaria izan aurretik: Zumarragako zinegotzia, Europar Parlamentuko diputatua, Industria sailburua, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, EBBko presidentea, Petronorreko presidentea… Otamotz aldizkariari elkarrizketa bat emateko astia ere izan zuen, 1999ko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu kargua hartu eta berehala. Otamotzek ale hartako azala eman zion. Azala Joxe Manuel Bereziartua Berek egin zuen: Imaz, Zumarragako plazan, Migel Lopez de Legazpiren tokian. Horra hor Bereziartuak egindako azala eta elkarrizketa.


